Durangaldeko hainbat pilotari Elite txapelketan

Anboto 2011ko eka. 18a, 09:13

Domekan hasiko da Zumarragan jokatuko den Elite txapelketa. Aurreko edizioetan legez, zortzi bikote saiatuko dira txapela janzten; tartean, Durangaldeko hainbat pilotari

Domekan hasiko da Zumarragan jokatuko den Elite txapelketa. Aurreko edizioetan legez, zortzi bikote saiatuko dira txapela janzten; tartean, Durangaldeko hainbat pilotari.

Lehenengo partidak domeka goizean jokatuko dituzte. Goizeko 11:00etan hasita, Urbieta-Altuna eta Uriarte-Landaburu bikoteak lehiatuko dira lehenengo. Ondoren, Mendizabal-Aldape eta Azpiri-Uzkudun bikoteek jokatuko dute. Bigarren jarduna eguenean izango da, eta bertan arituko da Berasaluze berriztarra. 

Durangaldeko B2 Txapelketa
Bestalde, joan den zapatuan jokatu ziren Durangaldeko B2 Txapelketetako finalak: benjaminetan Elorriok Iurretari 18-8 irabazi zion; umeetan, ostera, Mañaria gailendu zen, Atxondori 18-10 irabazi eta gero; azkenik, gazteen mailan, Elorriok 18-7 irabazi zion Markinari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!