Ekainaren 3an, gaur, Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan jokatu dute Bizkaiko Umeen eta Gaztetxoen XXII. Bertsolari Txapelketaren finala.
Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dituzte finalaren aurreko kanporaketak, eta 14 urte artekoan seik eta 15etik 18ra artekoetan zortzi bertsolarik jardun dute gaur goizeko hitzorduan. Guztira, 100 bat bertsolari gaztek hartu du orain arteko kanporaketetan parte. Gaur Bilbon kantatu dutenen artean, lehenago ere txapelketa honetan saritutako Txaber Altube eta Aitor Bizkarra abadiñarrak ere egon dira.