Iurreta eta Abadiñoko bertso eskolakoak nagusi Gernikan jokatutako Bizkaiko Bertso Idatzien Txapelketako finalean. Unai Agorria eta Xabi Olaskoaga lehenengo eta bigarren geratu ziren, hurrenez hurren, DBH4. eta Batxillergo mailan. Biak ere Iurretako bertso eskolakoak. DBH3. mailan, 2. postua lortu zuen Abadiñoko Aitor Bizkarra eta DBH1. mailan Txaber Altube abadiñarrak irabazi zuen. Iurretako eskolan diharduen Amaia Elizaran durangarrak 2. postua lortu zuen LH6. mailan.