Anita Maravillas, Ganso & Cia, Gorakada eta Markeliñe taldeek euren lanek estreinaldiak egin dituzte asteburuan Leioan ospatu duten Umore Azoka jaialdian.
Anita Maravillas, Ganso & Cia, Gorakada eta Markeliñe taldeek euren lanek estreinaldiak egin dituzte asteburuan Leioan ospatu duten Umore Azoka jaialdian.
Bere ikuskizunak txotxongiloak baliatuta sortzen dituen Miren Larrea zornotzarra kide duen eta Bartzelonan sortu zuten Anita Maravillas taldearen azken lanaren estreinadia uztailaren 12an burutu zuten Leioan. \'Blue bird\' izeneko ikuskizuna da Leioan lehenengoz erakutsi dutena.
Markeliñe konpainia zornotzarraren \'Anomalia magnetica\' lana ere eskaini dute maiatzeko Leioako antzerki topaketan: antzezleek \"ironia garratzagaz jokatzen dute\" Markeliñeren lan honetan.
Zuzendaritzan Gorka Ganso eta Cecilia Paganini dauzkan Ganso y Cía konpainia durangarrak ekoitziriko azken lana, \'Mediopelo\' izenekoa, ere estreinatu zuten Umore Azoka. Datozen hileetan Durangaldeko hainbat herritan ere ikusgai izango dugun lana, kale-ikuskizun \"xelebre, dinamiko, eta maitagarri\" legez aurkeztu digute.
Abadiñoko Gorakada taldeak ere Leioako Umore Azokan aurkeztu du \'Jim en la isla del tesoro\' ikuskizun berria. Alex Diazek zuzentzen duen lana da aurkeztu berri dutena, Santiago Ramosen konposizio musikal berezia daukana. Zigor Bilbao eta Nazaret Froufe dira ikuskizunaren antzezleak.