R7ko hirugarrena jokatuko dute DRTk eta Elorriok

Anboto 2011ko mai. 13a, 09:53

Aratz Gallastegiren taldeak Donostian jokatuko du hirugarren jardunaldia. Elorriokoek, ostera, Hernanin jokatuko dituzte euren partidak

Aratz Gallastegiren taldeak Donostian jokatuko du hirugarren jardunaldia. Elorriokoek, ostera, Hernanin jokatuko dituzte euren partidak. Euskadiko R7 txapelketetako hirugarren jardunaldian DRT Ordizia eta Bera Beraren aurka lehiatu beharko da. Senior mailako A multzoko lehenengo bi sailkatuak dira bi taldeok, partidu lehiatuak izango dira, beraz. Aurreko zapatuan jokaturiko hiru partiduetako bakarra irabazi zuen Aratz Gallastegik gidaturiko taldeak; Gernikako bizkaitarren aurkakoa, hain zuzen ere. Ordiziaren aurka 7-17 galdu zuten; Getxoren aurka, ostera, 12-26 galdu zuten. Emaitza hauekin, DRT sailkapeneko laugarren postuan dago. Elorrioko errugbi taldeari dagokionez, lau partidu jokatu beharko ditu bihar. Donostiako Atletico, Universitario Bilboa, Hernani eta Uribealdea taldeen aurka jokatuko du. Aurreko jardunaldiko lau partiduetako bi irabazi zituzten elorriarrek, eta beste batean berdintzea lortu zuten. B multzoan, hirugarren daude elorriarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!