Bizkaiko Herri Artekoak aurrera darrai. Bigarren fasea gaindituta, hirugarrenari ekingo diote Iurretak, Atxondok eta Mallabiak
Bizkaiko Herri Artekoak aurrera darrai. Bigarren fasea gaindituta, hirugarrenari ekingo diote Iurretak, Atxondok eta Mallabiak.
Iurretak Durango garaitu behar izan zuen horretarako. Joaneko zein itzuliko kanporaketetan gailendu dira iurretarrak. Atxondoko pilotariek urduliztarrak hartu behar izan zituzten mendean. Mallabitarrek, berriz, Arrigorriagari irabazi zion.
Hirugarren fase honetan iazko finalistak sartuko dira lehian; mallabitarrek horietako baten kontra jokatu beharko dute; Galdakaoren aurka, hain zuzen. Iurretak Zaratamoko taldea izango du aurrean, eta atxondarrek, euren aldetik, Munitibarren kontra jokatu beharko dute. Lehenengo bi faseak gainditu dituzte hiru herriotako taldeek.
Bestalde, zesta puntan, porrot latzak jaso ditu Durangoko taldeak. Gernikak joanekoan zein itzulikoan jokaturiko sei partiduak irabazi dizkie. Horrenbestez, txapelketatik kanpora geratu dira Durangoko bi taldeak.