Bizkaiko Herri Artekoan deneriko emaitza lortu dituzte eskualdeko taldeek
Bizkaiko Herri Artekoan deneriko emaitza lortu dituzte eskualdeko taldeek.
Bigarren faseko itzuliko jardunaldia jokatuko da aste honetan, eta, aurrera egiteko, Durangok eta Atxondok buelta eman beharko diote emaitzari. Joaneko itzulian Iurretak 2-1 irabazi zion Durangoko taldeari. Atxondok, ostera, 1-2 galdu zuen Urdulizen kontra. Mallabiak aldeko du haizea, Arrigorriagari 2-1 irabazi ondoren. Itzuliko partiduetan lehia ziurtaturik egongo da, herri guztietako taldeek baitituzte aurrera egiteko aukerak.
Bestalde, zesta puntan, porrot latza jaso zuen Durangok; 3-0 galdu zuen Gernikaren kontra. Gaitz izango du talde durangarrak aurrera egiteko. Hiru partiduak irabazi behar izateaz gainera, tanto alde handiagatik irabazi behar ditu-eta. Durangon jokatuko dute itzuliko partidua . A.M.