AHTren lanak lehiaketa publikoan ipini dituzte

Anboto 2011ko mai. 5a, 08:55

Abiadura Handiko Trenaren Elorrio-Atxondo zatiko beharrak lehiaketa publikoan ipini ditu Espainiako Sustapen ministerioak, ADIFen bitartez

Abiadura Handiko Trenaren Elorrio-Atxondo zatiko beharrak lehiaketa publikoan ipini ditu Espainiako Sustapen ministerioak, ADIFen bitartez. AHTaren ibilbideko zati horrek 2,6 kilometro izango lituzke, eta Elorrioko lurretatik igaroko litzateke. Tramu horrek hiru zubi izango lituzke; Kinatoin –880 metroko luzerakoa–, Zabaleta errekaren gainean–320 metroko luzerakoa– , eta Larrazabal errekatik hirugarrena –200 metroko luzerakoa–. 54,6 milioi euroko aurrekontua dauka zati horrek.

Atxondo-Abadiño

Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak duela gutxi azaldu duenez, Atxondo eta Abadiño arteko lanak aurten esleitzeko asmoa dute. Urte amaierarako bi tramu horietan beharrean ibiltzea aurreikusi dute
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!