Markeliñe antzerki taldeak laugarrenez kudeatu duen Zugan Ni jaialdiaren barruan, Iurreta, Durango eta Elorrioko gazteek sorturiko lanak ikusgai maiatzaren 11, 12 eta 20an
Markeliñe antzerki taldeak laugarrenez kudeatu duen Zugan Ni jaialdiaren barruan, Iurreta, Durango eta Elorrioko gazteek sorturiko lanak ikusgai maiatzaren 11, 12 eta 20an.
Hamahirutik hamazortzi urtera arteko gazteengan arte sorkuntzagazko eta antzerkiagazko gustua sustatzeko, Markeliñe antzerki talde zornotzarrak laugarrenez martxan ipinitako egitasmoa da Zugan Ni. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, \"gazteak eurak arduratzea sorkuntza prozesu guztiaz\" da poiektuaren zutabea. Antzerkigintzan diharduten begiraleen laguntzagaz jarduten dute saioetan parte hartzen duten gazteek.
Ekimena \"gazteen adierazpenerako plataforma moduan\" aurkeztu dute antolatzaileek: antzerkiaren bitartez, gaur egungo mundua ezagutzeko aukera eskaintzen die Zugan Ni ekimenak gazteei.
Errealiteateari gazteek zelan begiratzen dioten erakusten duten adibideak dira, esaterako, aurreko edizioetan gazteek euren obretan jorratutako gaiak; tratu txarrak, emakumearen irudia gizartean… Gazteek euren inguruneagaz eta errealitateagaz daukaten arduraren isla dira antzerkiagaz esperimentatuta sortutako lanok.
Aurten ere gazteek barru-barrutik bizi izan dute antzerkigintza sei hilabeteotan: sorkuntza prozesuak beragaz dakarren guztia bertatik bertara ezagutu dute, obra bat ekoizteko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak ezagutuz: prestaketaren alderdi guztiak landu dituzte. Taldeagazko eta proiektuagazko erantzukizuna euren gain hartu dute parte hartu duten gazteek, eta amaieran Durangaldea eta Arratiako oholtzetan eskainiko dituzte lanak.
Antzezlan emanaldiak
Hiru emanaldi egin dituzte maiatz hasieran Durango, Igorre eta Iurretan, eta beste zenbait emanalditan eskainiko dituzte maiatzaren 11, 12 eta 20an: Elorrioko taldearen Izuaren aurpegia eta Iurretakoaren Brionia lanak izango dira ikusgai maiatzaren 11n, 20:00etan, Arriola antzokian.
[img]http://www.anboto.org/images/9300/9311/1.jpg[/img]
Ondorengo bi saioak eta sari banaketa ekitaldia, berriz, Zornotza Aretoan burutuko dituzte: Maiatzaren 20an, 21:30ean, egingo dute sari-banaketa; aurretik, maitzaren 12an, areto horretan eskainiko dituzte Igorre eta Zornotzako taldeek Dantza Zikina, Dopaminomanos, Zoraida Velasco pitonisa en un atasco.