Mallabia, Iurreta eta Atxondok aurrera egin dute Bizkaiko Herri artekoan. Portugalete, Lekeitio eta Bermeo, hurrenez hurren, hartu behar izan dituzte mendean horretarako
Mallabia, Iurreta eta Atxondok aurrera egin dute Bizkaiko Herri artekoan. Portugalete, Lekeitio eta Bermeo, hurrenez hurren, hartu behar izan dituzte mendean horretarako.
Joanekoan Portugaleten irabazita haizea aldeko zuten mallabitarrek; hala ere, hiru partiduetako bakarra irabazi ahal izan zuten etxean, senior mailakoa, hain zuzen ere. Tanto aldeari esker bigarren faserako sailkatu dira mallabitarrak. Atxondokoek, berriz, joaneko zein itzuliko partiduak irabazi dituzte. Horrenbestez, txapelketako bigarren fasera igaro dira hiru taldeak.
Txapelketako bigarren fase horretan, Durangoko taldea sartuko da lehian. Iurretaren aurka jokatuko du, hain zuzen ere. Atxondok Urdulizen aurka jokatuko du hirugarren faserako sailkapena; Mallabia, ostera, Arrigorriagaren aurka lehiatu beharko da.