Apirilaren 23an hasi eta 25 arte hainbat txapelketa jokatuko dira Dimagolf zelaian.
Apirilaren 23an hasi eta 25 arte hainbat txapelketa jokatuko dira Dimagolf zelaian.
Lehendabizikoa, Bakarkako Match Play txapelketa, apirilaren23an jokatuko da. Bigarrena, ostera, Bikotekako Fourball txapelketa izango da; hau, apirilaren 24an jokatuko da. Hirugarren lehia astelehenean izango da, apirilaren 25ean; kasu honetan, Banakako Stroke Play txapelketa izango da jokatuko dena.Txapelketa guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira.
Izen emateak 20 balio ditu, txapelketa bakoitzeko. Lehian parte hartzeaz gain, parte hartzaileek txapelketa aurreko gosariaz eta osteko luntxaz gozatu ahalko dute. Jokaturiko azken txapelketako handicaparen arabera jokatuko da; gainontzekoei Pitch & Putt handicapa ezarriko zaie.