Bigarren diskoa kaleratu du Shinovak, eta Internetetik deskargatu daiteke

Anboto 2011ko api. 10a, 09:44

Azaroan Berrizko Estoldetan estudioan grabatu, Madrilen nahastu eta ondoren Finlandian masterizatutako diskoa da Shinovak martxoan kaleratu duen \'La ceremonia de la confusión\'

Azaroan Berrizko Estoldetan estudioan grabatu, Madrilen nahastu eta ondoren Finlandian masterizatutako diskoa da Shinovak martxoan kaleratu duen \'La ceremonia de la confusión\'. La ceremonia de la confusión izenagaz kaleratu duen diskoa internet bidez doan deskargatzeko aukeran ipini du Shinova Durangaldeko musika taldeak: \'paypal\' sistemaren bitartez, zaleei dohaintzarako aukera ere eskaintzen diete www.shinovarock.com-en. Berrizko Estoldetan estudioan grabatua, Madrilen nahastua eta Finlandian masterizatua da boskotearen bigarren disko hau. Iaztik gitarra-jotzaile berriagaz dihardu taldeak, eta 2010eko udaberrian ernaltzen hasitakoak dira orain Internetan eskuragai utzi dituzten kantak. Gitarrak, baxuak, bateriak eta abeslariaren ahots indartsuak osatzen dituzte bigarren disko honetan ere Shinovaren metal doinuak. Orain urte bi kaleratu zuten Latidos lehenengo lanean jasotako \"esentziari uko egin barik\" sortutako diskoa da martxoan kaleratu duten hau, Mauka diskoetxearen aurkezpen txartelak dioenez. Metal eta rock doinuen \"esentzia\" galdu barik, \"soinuaren garapen itzela\" lortu duela Shinovak azpimarratzen du Mauka diskoetxeak. Disko berriko kantak zuzenekoetan aurkezteko kontzertuak eskaintzeari ekitea dute orain Shinovako bost musikariek helburu. Laster La ceremonia de la confusión disko honen aurkezpen birari ekingo diotela aurreratu dute. Iazko azaroan grabatu, abenduan nahastu eta ondoren Finlanian masterizatutako diskoa entzungai eta eskuragai da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!