PPk babesa emango dio alderdiaren hainbat proposamen jasotzen dituen aurrekontuari

Anboto 2011ko mar. 28a, 12:06

Alderdi popularrak hamabi zuzenketa aurkeztu dizkio aurrekontuen zirriborroari, eta hamar onartu ditu Gobernu Taldeak. Gaur arratsaldeko 17:00etan osoko bilkuran egingo dute 2011ko aurrekontuen eztabaida.

Alderdi popularrak hamabi zuzenketa aurkeztu dizkio aurrekontuen zirriborroari, eta hamar onartu ditu Gobernu Taldeak. Gaur arratsaldeko 17:00etan osoko bilkuran egingo dute 2011ko aurrekontuen eztabaida. Durangoko alderdi popularreko ordezkariek atzo aurreratu zutenez, aurrekontuen alde bozkatuko du gaur PPk, \"jarrera logikoa eta erantzunkizunezkoa delako\". Aurrekontuen zirriborroari egindako zuzenketen berri eman zuten prentsaren aurrean. Krisi egoeran eta oro har gizartean \"ahulagoak diren edo kaltetuak izan daitezkeen kolektiboen premietara\" begiratu dutela nabarmendu dute PPko ordezkariek. Hona hemen alderdi popularrak zuzenketen bidez proposatutako ekimen batzuk: - Umezain ezgaitasunak dituzten umeen gurasoen elkarteagaz hitzarmena sinatzea. 18.000 euro. - Pertsona nagusi eta minusbaliatuentzako janaria etxera eroateko zerbitzua sortzea. 30.000 euro. - Caritasi eta JAEDi dirulaguntza handitzea, 5.000 euro gehiagogaz. - Merkataritza sustatzeko diru partida handitzea. - Ikastetxeetako bazterketa eta teknologia berriekin zerikusia daukan bazterketa lako gaiak aztertzea, eta formazioa eskaintzea. - Drogen kontsumorako prebentzio-planak eratzea. - San Ignazio auzuneko jolaslekuko azpiegiturak hobetzea. - Jaietarako aurrekontua ez murriztea. Jaien antolakuntzarako 30.000 euro gutxiago bideratzea zekarren aurrekontuak, eta murrizketa hori ez egitea eskatu du PPk, \"aurreko urteetan nahiko murrizketa izan duelako\". Zuzenketek guztira 97.000 euroko kostua izango lukete. Egoera ekonomikoa dela eta, \"proposamen egingarriak\" egin gura izan dituztela azaldu dute Durangoko PPko ordezkariek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!