Sapuberri, Dantxari eta Gu Lagunak maila onean

Anboto 2011ko mar. 25a, 12:50

Bigarren mailako lehenengo bost postuetan sailkaturik daude eskualdeko hiru talde hauek. Sapuberri igoera postuetan dago

Bigarren mailako lehenengo bost postuetan sailkaturik daude eskualdeko hiru talde hauek. Sapuberri igoera postuetan dago Bigarren mailan dauden eskualdeko taldeentzako denboraldi ona dela esan daiteke. Hogeita bost jardunaldiren ondoren, lehenengo bost postuetan daude sailkatuta Sapuberri, Dantxari eta Gu Lagunak taldeak. Sapuberri taldea sortu zenetik urtebete baino gutxiago igaro dela kontutan hartuta, balorazio ona egin daiteke. Bertako zenbait jokalarik ondo ezagutzen du areto futbola. Hainbat jokalari Durangoko beste talde batetik datoz, Kurutziagatik, hain zuzen era. Hogeita seigarren jardunaldiari dagokionez, Sapuberrik taula erdialdean dagoen Besekaren kontra jokatu behar du. Etzi izango da partidua, Galdakaon, 12:00etan. Gaitzago izango du puntuak lortzeko Dantxari talde iurretarrak. Sestao B liderraren etxean jokatuko du bihar, iluntzeko 20:30ean. Puntu kopuru bera dute Sapuberrik eta Dantxarik; 54na. Hala ere, durangarrek partidu bat gutxiago jokatu dute. Gu Lagunak taldeak, berriz, atseden hartuko du asteburu honetan. Durangarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude. h3>Sasikoa etxeanBestalde, Sasikoak Sestao taldea hartuko du Landakon. Zulotik irteteko beharrezkoa du talde durangarrak partidua irabaztea. Aurreko jardunaldian Burgosen aurka 2-4 galdu ondoren, mailari eusteko aukera gutxiago dute durangarrek. Sasikoa 13. dago sailkaturik, 16 puntugaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!