Kulturalaren ustekabeko porrota

Anboto 2011ko ots. 28a, 10:03

Kulturalak 1-0 galdu zuen atzo Zallaren aurka. Taularen erdialdean dago Zalla; Kulturalaren bolada onarekin amaitu du. Halere, sailkapeneko play-off postuetan darrai.

Kulturalak 1-0 galdu zuen atzo Zallaren aurka. Taularen erdialdean dago Zalla. Kulturalaren bolada onarekin amaitu du. Zapatuan Amorebietak 0-8 irabazi ostean, durangarrek ezinbestekoak zituzten hiru puntuak. 27 jardunaldiren ostean, Kulturalak sailkapeneko 4.postuan darrai. Igoera postuetan jarraitzen dute durangarrek, beraz. Bosgarren sailkatuarekiko sei puntuko aldea mantentzen dute, gainera. Hirugarren mailako goiko postuetan aldaketak egon dira. Esan bezala, Amorebieta 0-8 irabazi zion Aurrera Vitoriari; bigarren postura jauzi egin dute zornotzarrek. Sestao Riverrek 4-0 irabazi zion Portugaleteri, eta lidergoan jarraitzen du, beraz. Laudiok bana berdindu zuen Gernikarekin, eta hirrugarren postura egin du atzera; bi puntu ateratzen dizkio Kulturalari. Zapatuan, Kulturalak Eibar B hartuko du Tabiran. Lehendabiziko hiru sailkatuen arrastoa ez galtzeko, Kulturalak beharrezkoa du puntu horiek poltsikoratzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!