Etxera itzuli behar izan du Koldo Fernandez Larreak

Anboto 2011ko ots. 24a, 11:42

Andaluziako Itzuliko 4.lasterketan erori eta min hartu du Fernandez Larreak. Ondorioz, lasterketa utzi behar izan du.

Andaluziako Itzuliko laugarren lasterketako esprintean jazo da erorketa. Eskuin lepauztaiko erdiko herena eta eskuin eskuko laugarren metakarpo-hezurra hautsi ditu. Lesio horiez gain, txirrindulariak min hartu du eskumako eskumuturrean eta mokorrean. Lesioa dela eta, Andaluziako Itzulia utzi eta etxera itzuli behar izan du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak. Iazko denboraldia atzean utzi sasoi onena berreskuratzeko asmoz hasi zuen denboraldia Fernandez Larreak; 2010an bi lesio larri sufritu zituen, eta ondorioz bi garaipen lortu zituen soilik. Egun Abadiñon bizi da Fernandez Larrea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!