Lidergoa estreinatuko du derbian Mallabiak

Anboto 2011ko ots. 13a, 10:00

17 jardunaldi jokatu ondoren, Mallabiak 35 puntu lortu ditu, eta 2 puntuko aldea du Inter taldearekiko.

Domekan derbia jokatuko dute Kurutziaga ikastolak eta Mallabiak. Partidura alde ederreko egoeran helduko dira taldeak; Gernikari 8-3 irabazi ondoren, lehenengo postura igotzea lortu du Mallabiak. 17 jardunaldi jokatu ondoren, Mallabiak 35 puntu lortu ditu, eta 2 puntuko aldea du Inter taldearekiko. Kurutziaga, ostera, ez dabil hain fin. Tolosalaren aurkako partidua 3-6 galdu zuen, eta beheko postuetan jarraitzen du; 9. postuan dago Kurutziaga. Partidua domekan jokatuko dute, Landako kiroldegian, 12:00etan. Bestalde, Nazional A mailan, Sasikoak Burlades taldea hartuko du. Biak ala biak, beheko postuetan daude, eta beharrezko dute puntu horiek poltsikoratzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!