Ohi legez hiru kategoria egongo dira, jokalari bakoitzaren handicap-aren arabera.
Ohi legez hiru kategoria egongo dira, jokalari bakoitzaren handicap-aren arabera.
Bihar, urtarrilak 29, Txotx Torneoa jokatuko dute Dimagolf zelaian (Gorbea eta Urkiolako parke naturalen artean). Torneoa 10:00etan hasiko da eta 2011ko ranking-erako puntuagarria da. Txapelketa Stableford modalitatean jokatuko dute eta ohi moduan hiru kategoriatan banatuko dituzte parte hartzaileak, bakoitzaren handicap-aren arabera.
Izen-ematea 20 euro da eta prezio horretan gosaria eta ondorengo luntxa sartzen dira. Gaur (urtarrilak 28) 19:00 arte dago izena emateko modua honako helbidean: info@dimagolf.com.