Frontis enpresak bere funtzionatzeko modua aldatuko du. Orain ez du pilotaririk nominan. Beraz Ander Antxia, Egoitz Amantegi eta Eneko Perosanz afizionatuetan dabiltza orain.
Frontis enpresak bere funtzionatzeko modua aldatuko du. Orain ez du pilotaririk nominan. Beraz Ander Antxia, Egoitz Amantegi eta Eneko Perosanz afizionatuetan dabiltza orain.
Frontis enpresak bere funtzionatzeko modua aldatuko du. Kirol ikuskizunak antolatuko ditu eta esku pilota arloan zirkuitu bat sortu gura du. Txapelketa horietan gura dutenek izena eman ahalko dute, eta pilotariek Frontisek ezarritako sari ekonomikoak irabazi ahalko dituzte.
Beraz, orain Frontisek ez du pilotaririk nominan. Ondorioz, enpresa hartan zebiltzan eskualdeko hiru pilotariak, Ander Antxia eta Egoitz Amantegi abadiñarrak eta Eneko Perosanz berriztarra, afizionatuetan dabiltza orain. Antxiak sei urte eman ditu Frontisen.