Habixe eta La Serrada elkarteek antolatuta, Nazioarte IV. Haziera eta Heziketa Jardunaldiak garatuko dira Durangon eta Elorrion.
Habixe eta La Serrada elkarteek antolatuta, Nazioarte IV. Haziera eta Heziketa Jardunaldiak garatuko dira Durangon eta Elorrion.
Durangon, gaur hasi eta martxoaren 2ra arte eguaztenero izango da hitzordua, Pinondo etxean eta arratsaldeko 18:00etan. Gaur Yolanda Gonzalezek gidatuko du mintegia, \'Izaeraren etsipenak osasunean duen eragina, eta gizarte eta heziketa mailako ondorioak\' izenpean. Otsailaren 2an Arantxa Irastorza Zulaicak \'Harremanetako psikomotrizitatea, emozioei aurre egiteko tresna\' jarduna eskainiko du, eta hurrengo astean, Maite Sanchez Pinaguak \'Biolentziaren jatorria eta prebentzioa\' hartuko du berbagai. Otsailaren 23an Hendrik Vaneeckhaute aitaren rolaz mintzatuko da, eta martxoaren 2an, azkenik, \'Continuuma errespetatzen duten heziketa sistemak: eskola eta bizitza porrotetik aldentzeko gakoa\' izeneko saioa gidatuko du David Plak.
Elorrioko Iturri kultur etxean gaitegi berbera jorratuko dute, baina egunak aldatuz. Zapatuetan izango dira jardunaldiak, goizeko 11:00etatik aurrera. Zapatu honetan Yolanda Gonzalezen txanda izango da, otsailaren 5ean Arantxa Irastorza Zulaicarena, 12an Maite Sanchez Pinaguarena, 19an Hendrik Vaneeckhauterena eta 26an David Plarena.