Partidu estuan Berriz irabazle Durangaldeko txapelketan

Anboto 2011ko urt. 25a, 10:47

Durangaldeko Pilota Txapelketako finaletan, nagusien mailan, Berrizek 22-21 menderatu zuen Iurreta.

Durangaldeko Pilota Txapelketako finaletan, nagusien mailan, Berrizek 22-21 menderatu zuen Iurreta. Joan zen asteburuan Durangaldeko pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Munitibarko pilotalekuan eta Berrizek jantzi zuen txapela nagusien mailan. Partidu estu batean 22-21 menderatu zuten Iurreta eta galtzen hasi arren (8-2) partidu erditik aurrera norgehiagokari buelta emateko kapaz izan ziren. Gazteetan Iurretak jantzi zuen txapela Durango 18-13 menderatuta. Kadete mailan Mallabiko bikotea izan zen onena eta 18-11 irabazi zioten Lea Ibarrari. Gaztetxoetan Iurretan ezin izan zuen Markinagaz (18-9). Umeetan Atxondok irabazi zuen eta umetxoetan Lea Ibarrak. [img]http://www.anboto.org/images/8700/8754/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!