Etorkizuneko ekonomiari buruz hausnartuko dute Azterlanen

Anboto 2011ko urt. 26a, 09:17

Enpresen lehiakortasunean sakontzeko ekintzak aztertuko dituzte. Pedro Luis Uriartek, Garaikoetxearen lehen gobernuan Ekonomia eta Ogasunerako sailburua izan zenak, berbaldia eskainiko du.

Enpresen lehiakortasunean sakontzeko ekintzak aztertuko dituzte. Pedro Luis Uriartek, Garaikoetxearen lehen gobernuan Ekonomia eta Ogasunerako sailburua izan zenak, berbaldia eskainiko du. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da jardunaldia Azterlaneko egoitzan. Azterlan, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Amankomunazgoa eta Tabira Institutuak eratu dute ekimena. Iñaki Totorikaguenak, Iurretako alkate eta Amankomunazgoko lan eta formaziorako batzordeko presidenteak, egingo du sarrera hitzaldia. Gero, BRUSS enpresako kudeaketa zuzendari den Anton Gorriñok hartuko du hitza. Lehiakortasun poloaren aurkezpena egingo du Gorriñok. Azkenik, Pedro Luis Uriartek \'Euskadi, etorkizun ekonomikoari begira\' berbaldia eskainiko du. Uriarte Ekonomia eta Ogasunerako sailburu izan zen 1980tik 1984ra bitartean. Gaur egun, Economia, Empresa y Estrategia enpresako lehendakari exekutiboa da. Ibarretxe gobernuan zela, Innobasqueko -berrikuntzarako euskal agentzia- zuzendaria izan zen. Aurretik BBV eta BBVA bankuetako kontseilari ere izana da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!