Ziortza Isasik borobil hasi du belodromoko txapelketa

Anboto 2011ko urt. 25a, 10:24

Bizkaiko txapelketako lehenengo jardunaldian goitik behera nagsuit zen emakumeetan.

Bizkaiko txapelketako lehenengo jardunaldian goitik behera nagsuit zen emakumeetan. Joan zen asteburuan Challenge Bizkaina Ziklopistard txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zuten Berrizko belodromoan, emakumeetan, eta, kadete eta gazte mailetan. Emakumeetan Ciclos Iturriaga Autos Elorrio taldeko Ziortza Isasik erakustaldia eman eta jokatutako lau probetan (danesa, abiadura, scratch eta puntuaketa) garaitu zuen. Durangaldeko Beste Alde taldeko Iraide Garciak bigarren egin zuen proba denetan. Gazte eta kadeteetan Aitor Rey eta Iosu Angoitiak irabazi zuten. Bigarren jardunaldia Trapagarango belodromoan jokatuko dute otsailaren 6an. Hirugarren jardunaldiko lehiak Zallako belodromoan batuko ditu txirrindulariak otsailaren 20an. Ondoren, berriro Trapagaranera itzuliko dira azkenengo jardunaldi erabakigarrirako. Horren ostean, Euskadiko eta Espainiako txapelketak jokatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!