Gontzal Sarrigoitia, elkarrizketa politikoen ataleko lehenengo gonbidatua

Anboto 2011ko urt. 20a, 10:31

Legegintzaldia amaitzear dela-eta, Durangaldeko alkate eta zinegotziekin elkarrizketak egingo ditu Anbotok maiatzaren 22ko hauteskundeetara bitartean. www.anboto.org atarian elkarrizketen aurrerapenak eskegiko ditugu bideo formatuan.

Legegintzaldia amaitzear dela-eta, Durangaldeko alkate eta zinegotziekin elkarrizketak egingo ditugu maiatzaren 22ko hauteskundeetara bitartean. www.anboto.org atarian elkarrizketen aurrerapenak eskegiko ditugu bideo formatuan. Udal eta foru hauteskudeak izango dira aurten, maiatzaren 22an. Anbotok lau urteotako balantzea egin gura du alkate eta alderdietako zinegotziekin, eta horietan lehena Gontzal Sarrigoitia izan da, Garaiko alkatea. Elkarrizketa horiek astekariko \'Berbaz\' atalean publikatuko ditugu barikuro, eta webgunean aurrerapenak ikusi ahal izango dira bideoen bidez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!