Xarma garaile Danbakan

Anboto 2011ko urt. 17a, 11:25

Barikuan jokatu zen Danbaka lehiaketako finala Elgetako Espaloia kafe antzokian. Berriz eta Ondarroako taldeak jaso zuen sari nagusia; diskoa grabatuko dute ondorioz.

Berriz eta Ondarrukoena izan da sari nagusia; abesti landu, indartsu eta zuzeneko tinkoa izan da garaile. Despreziokoak txukun eta detaileak gehiago zainduta etorri ziren barikuko finalera eta Lord Witchekoen ikuskizuna gogoangarria izan zen. Giro bikaina, hiru talde bikain, baina txapelduna bat: Xarma. Hasiera hasieratik konbentzitu zuten Xarmakoek: bizi, indartsu, erritmo erakargarriekin eta entzuleak eurek nahi duten bidetik eramanez. Gozatuz eginiko bidea izan da gainera, eurak eta ikusleak baita ere gozaraziz. Erabat bete zuten agertokia, baxu jolea ia kabitu ezinik eta talde osoa ere erraldoi. Abantaila daukate garapen handiko abestiak dituztelako eta horrek berez duten indarrak, ez du hutsik egiten. Ahalegina ere handia egin zuten ondo girotu eta agertokiaz gain aretoaz jabetzeko. Kutsatu zuten azkenean euren xarma hori tinkotasun tematiz. Aurreko saioko eragozpen tekniko barik Danbakara erakustera etorritako maila eman zuten finalean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!