Tornosolon jokatutako finalean abadiñarra 40-28 gailendu zitzaion Mikel Landa gipuzkoarrari.
Tornosolon jokatutako finalean abadiñarra 40-28 gailendu zitzaion Mikel Landa gipuzkoarrari.
Pronostikoak betez, Rober Uriarte abadiñarrak irabazi du elite mailan buruz buruko Euskadiko txapelketa. Tornosolo trinketean jokatutako finalean nahiko eroso menderatu zuen Mikel Landa: 40-28. Uriartek kolpe biziagoa duela erakutsi zuen eta horrek eman zion txapela. Landa pilota sarera sartzen saiatu zen eta behin baino gehiagotan lortu zuen.
Hirugarren eta laugarren posturako lehian Mikel Gonzalez berriztarrak 40-23 irabazi zion Iker Gordoni.
Bestalde, lau t\'erdiko Euskadiko txapelketako finala ere jokatu zuten Getxoko Andra Mari pilotalekuan eta Aitor Mendizabalek 22-18 irabazi zion Asier Beitiari.
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8677/1.jpg[/img]