Iñaki Lejarreta podiumera igo da Bizkaiko Txapelketan

Anboto 2010ko abe. 21a, 09:00

Lezaman jokatutako txapelketan Orbea taldeko berriztarra hirugarren sailkatu zen eta Hirumet taldeko Xabier Garcia elorriarra bosgarren.

Lezaman jokatutako txapelketan Orbea taldeko berriztarra hirugarren sailkatu zen eta Hirumet taldeko Xabier Garcia elorriarra bosgarren. Lasterketa Aitor Hernándezek (Euskaltel-Euskadi) irabazi zuen. Erlantz Uriartegaz (Ibaigane Opel) borroka latza izan zuen Hernándezek. Azkenengo itzulian huts bat egin zuen Uriartek eta azkenean erabakiorra izango zen aldea hartu zuen irabazleak. Lejarreta irabazlearengandik 1.01 minutura sartu zen podiumeko azkenengo postua eskuratuz. David Seco geratu zen laugarren eta Xabier Garcia bosgarren. 23 urtez azpikoan Dani Ruiz erori egin zen eta ezin izan zuen garaipena lehiatu. Jon Ander Insaustik irabazi zuen lasterketa; Iñigo Gomez bigarren eta David Hidalgo hirugarren geratu ziren. Hauen atzetik, laugarren postuan, sailkatu zen Hirumet taldeko gernikarra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!