Murgoitiok 35. amaitu du Belgikako lasterketa

Anboto 2010ko abe. 20a, 11:22

Zero azpitik lau graduko tenperatu hotzari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek Munduko Kopako bosgarren lasterketan.

Domekan ziklo kroseko Munduko Kopako bosgarren proba korritu zuten Belgikako Kalmthout herrian. Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio txirrindulariak 35. amaitu zuen. Lau postu atzerago amaitu zuen Isaac Suarezek eta Javier Ruiz de Larrinaga 43. sailkatu zen. Lasterketa gogorra izan zen, batez ere, baldintza klimatologikoengatik: ibilbidea izoztuta zegoen eta zero azpitik lau graduko tenperaturari aurre egin behar izan zioten. Lasterketa Tom Meeusen belgikarrak irabazi zuen, sprintean Sven Nys menderatu ondoren. Niels Albert liderra bosgarren sailkatu zen 30 segundora. Sailkapen nagusiko lehenengo hiru postuetan belgikarrak daude. Albert-ek 49 puntuko aldea ateratzen dio Kevin Pauwels-i eta 51 puntukoa Sven Nys-i. Ziklo kroseko hurrengo hitzordu nagusia domeka honetan izango da Elorrion. Bertan Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan. Egun berean Munduko Kopako lasterketa korrituko dute Belgikako Heusden-Zolder herrian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!