Atxondarrak Aketza Santakoloma durangarra izango du kopilotu Suzukiaren bolantean; 2012an Espainiako Rally Txapelketako lasterketa guztietan parte hartzeko asmoa dute.
Atxondarrak Aketza Santakoloma durangarra izango du kopilotu Suzukiaren bolantean; 2012an Espainiako Rally Txapelketako lasterketa guztietan parte hartzeko asmoa dute.
Bariku iluntzean eta zapatuan egun osoan zehar, irudietako Suzukiaren barruan ibiliko dira Iñigo Olabegogeaskoetxea atxondarra eta Aketza Santakoloma durangarra Madrilen. Atzo gauen abiatu eta gaur goizaldean heldu dira, Espainiako Rally Txapelketako azkeneko proban parte hartzeko. Hile asko daramatzate lasterketa hori prestatzen, eta \"urduri bai, baina batez ere gogo handiagaz\" daudela aitortu digu Olabegogeaskoetxeak.
Asteburuko lasterketa proba moduan hartuko dute: \"Horrelako lasterketa batean parte hartuko dugun lehenengo biderra izango da; estatuan zer maila dagoen eta guk zer eman dezakegun jakin gura dugu\". Esperientziagaz gustura geratzen badira, asmoa datorren urtean, apiriletik aurrera, Espainiako Rally Txapelketan hasi eta amaitu lehiatzea da.
Suzuki bategaz ibiliko dira, \"merkeena delako eta denok antzeko prestazioekin ibiliko garelako\". Zirkuituari buruz zera dio: \"Ez ei da konplikatua, baina goizaldeko izotzak ibilbidea labainkortu dezake\". Horrez gainera, beste handicap bat ere badute: kopilotu eta pilotu legez elkarregaz korrituko duten lehenengo aldia izango da.
Esperientzia Euskal Herrian
Olabegogeaskoetxeak esperientzia zabala du Euskal Herrian. Hainbat slalom irabazi ditu, eta bederatzi urtez (orain 28 urte ditu) rally txapelketan aritu da; lehenengo bosten artean sarritan sailkatu da. Etapa berri honetan agur esango dio azken urte bietan gidatu duen BMWari.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8496/1.jpg[/img]