Durangoko Kulturalak 1-0 irabazi dio etxean Portugaleteri. Gainera, Laudio liderrak berdindu egin du eta puntu bira hurreratu zaio.
Durangoko Kulturalak beste garaipen bat lortu zuen atzo Tabiran. Portugalete puntu beharrean zetorren, baina esku hutsik bueltatu behar izan zuen (1-0). Lehenengo zatia hutsean amaitu zen, baina Kulturalak izan zituen aukerak Viñas, Gorroño eta Erizen eskutik.
Bigarren zatian hotzak eta euriak ez zuten joko ikusgarririk ahalbidetu. Kulturalaren gola Muniozgurenek sartu zuen Jonatanek erdiratutako falta bat aprobetxatuz. Handik aurrera Portugaletek eraman zuen jokoaren ardura, baina arriskurik handienak Kulturalak sortu zituen kontraerasoan.
Laudiok 3-3 berdindu zuen etxean Lagun Onak-en kontra. Ondorioz, Kulturalak aldea murriztu dio eta puntu bira ipini da. Bestalde, Sestaok 1-0 menderatu zuen Amorebieta eta hirugarren tokia kendu dio
sailkapenean.
Datorren asteburuan Kulturalak Beasain bosgarren sailkatua bisitatuko du eta Laudiok, berriz, Portugalete.