Gaur, 17:30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko dute Landako Gunean.
Gaur, 17:30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko dute Landako Gunean.
Durangaldeko ordezkari bakarra Gorka Lazkano berriztarra izango dugu gaur arratsaldeko saioan. Erromoko kanporaketan kantatu zuen Lazkanok finalerdietarako sailkapena eskuratzeko. Beragaz batera lehian ibiliko dira Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuria eta Xabat Galletebeitia. Gai-jartzaile lanak Maite Berriozabal berriztarrak egingo ditu.
Datorren domekan Miren Amuriza berriztarrak eta Eneko Abasolo \'Abarkas\' iurretarrak kantatuko dute Zornotzan, eta abenduaren 5ean, Gernikan, Beñat Ugartetxea ariko da bertsotan.
bizkaikotxapelketa.biz