Danbakako IV. edizioak aurrera segitzen du. Gaur, barikua, gauean musika kontzertuak izango dira Elgetako Espaloia kafe antzokian. Oraingoan, honako talde hauek igoko dira agertoki gainera: Abadiño eta Durangoko Doctors Klub, Bergarako Rombos Negros, Mutrikuko Karpovian Projekt eta Oñatiko Ez!.
Abadiño eta Durangoko Iraultzak, Jonkolek, Ehiarrek, Aritzek eta Urtzik osatzen dute Doctors Klub taldea. Orain dela bi urteko udan elkartu ziren Aritz eta Urtzi lehenengoz Tabira parkean, ilargipean inprobisatzeko asmoz. Bi abesti eginda zituztela, Iraultza batu zitzaien erritmo psikodelikoekin baterian, eta Jonkol punteatze hiltzaileekin. Azkenik, Ehiar sartu zen taldera. 2009an euskaraz eta ingelesez abestutako zortzi kantu grabatu zituzten euren kontura lokalean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!