Ez da ondo joan txapelketako jarduna euskal pilotarientzat. Mutil zein neska, finalerdietatik kanpo geratu dira; Mexiko izan da lehenengoen borrero eta Ingalaterra bigarrenena.
Ez da ondo joan txapelketako lehen jarduna euskal pilotarientzat. Mutil zein neska, finalerdietatik kanpo geratu dira; Mexiko izan da lehenengoen borrero eta Ingalaterra bigarrenena.
Ligan Puerto Ricoren aurka galdu eta Italia zein Holanda menderatu dituzte mutilek. Final-laurdenetan Mexiko izan dute aurkari eta ezin izan dute AEBetan bizi diren mexikarrekin.
Puerto Rico-ren aurka galdu eta Italia mendean hartuta, neskentzako Inglaterraren kontrakoa zen sailkapenerako erabakiorra.
Euskal ordezkariek, tartean Mikel Gonzalez berriztarra eta Itsaso Pradera mallabitarra daudela, bostgarrenetik zortzigarrenerako postuengatik borrokatu beharko dute.