Mikel Gonzalez eta Itsaso Pradera Italiara doaz euskal selekzioarekin

Anboto 2010ko aza. 12a, 15:11

Asteburuan Federation Cup izeneko txapelketan parte hartuko du euskal selekzioak Italian eta bertako kide dira Mikel Gonzalez eta Itsaso Praderak

Asteburuan Federation Cup izeneko txapelketan parte hartuko du euskal selekzioak Italian eta bertako kide dira Mikel Gonzalez eta Itsaso Praderak. Lau emakumez eta lau gizonez osatutako zotzikotea gaur abiatu da Loiutik Italiako Imperia herrirantz asteburuan jokatuko den \'One Wall\' jokamoldeko Federation Cup txapelketa jokatzera. Ane Isasmendi, Garazi Martinez, Ane Etxebarria (arabarrak) eta Itsaso Pradera (mallabiarra) nesken taldean eta Iker Gordon, Aitor Erauzkin, Mikel Gonzalez (berriztarra azken hori) eta Unai Alvarado (arabarra) mutilenean gogotsu daude erronka berriaren aurrean. Euskal pilotariak beti egokitu dira ondo jokamolde irlandarrean eta itxaropentsu doaz emakumeetan zortzi selekziok eta gizonetan hamaseik parte hartuko duten txapelketara. Europako talde onenak batuko dira, eta pilotari australiarrak, kanadiarrak, mexikarrak, estatubatuarrak izango dituzte aurkari, besteak beste. Puerto Rico eta Estatu Batuak dira irabazteko faborito. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8441/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!