Beñat Ugartetxea, azken kanporaketan irabazle

Anboto 2010ko aza. 8a, 09:44

Kopla Barik TB on Vimeo.

Mallabiarrak eta Gorka Lazkanok finalerdietarako sailkapena lortu dute; Eñaut Uruburuk ez, nahiz eta hirugarren postuan geratu domekako saioan. Durangoko Landako Gunean izango dugu finalerdietako saioekin lehenengo zita, azaroaren 21ean.

Mallabiarrak eta Gorka Lazkanok finalerdietarako sailkapena lortu dute; Eñaut Uruburuk ez, nahiz eta hirugarren postuan geratu domekako saioan. Durangaldeko hiru ordezkariek bete zituzten lehenengo hiru postuak Erromoko saioan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa Beñat Ugartetxea mallabiarrarentzako izan zen, eta bere atzetik geratu ziren Gorka Lazkano berriztarra eta Eñaut Uruburu abadiñarra. Lehenengo biek eskuratu zuten hurrengo faserako sailkapena; euregaz batera igaroko dira Miren Amuriza eta Eneko Abasolo \'Abarkas\' ere. Ugartetxea eta Lazkano ziren Erromoko saioa irabazteko faborito, eta erakutsi zutena baino gehiago eman dezaketen arren, beste lauak baino hobeto ibili ziren. Eñaut Uruburuk ere ez zuen saio txarra egin, baina puntuari erantzuten egindako poto batek finalerdietatik kanpo utzi zuen. 19 puntu gehiago jasoz gero, barruan egongo litzateke. Batzuek izandako presio eta urduritasunak, eta besteen asmatu ezinak, ez zuten saio ona ahalbidetu. Orain, finalerdietan \"brilloa\" ateratzeko sasoia ailegatu da. Durangoko Landako Gunean izango dugu lehen zita, azaroaren 21ean. Lazkanok jokatuko du anfitrioi papera. Amuriza eta Abasolok 28an abestuko dute Zornotzan, eta Ugartetxeak abenduaren 5ean Gernikan.

BBT2010. Getxoko kanporaketa. Irabazlearen agurra from Kopla Barik TB on Vimeo.

PUNTUAZIOA

1. Beñat Ugartetxea 392 2. Gorka Lazkano 377 3. Eñaut Uruburu 344 4. Jon Barrocal 339 5. Eneko Arrate 335 6. Olatz Ibarluzea 301 Informazio gehiago: bizkaikotxapelketa.biz [img]http://www.anboto.org/images/8400/8411/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!