Lazkano, Ugartetxea eta Uruburu, sailkapenaren bila

Anboto 2010ko aza. 7a, 10:00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa jokatuko da gaur Getxoko Gobela kiroldegian. Durangaldeko hiru bertsolari hauez gainera, Ion Barrocal, Eneko Arrate eta Olatz Ibarluzea ariko dira kantuan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa jokatuko da gaur Getxoko Gobela kiroldegian. Durangaldeko hiru bertsolari hauez gainera, Ion Barrocal, Eneko Arrate eta Olatz Ibarluzea ariko dira kantuan. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa. Zuriñe Iarrituk esandako gaiekin egingo dute bertsotan, eta final-erdietarako sailkapena egongo da jokoan. Gorka Lazkano berriztarra, Beñat Ugartetxea mallabiarra eta Eñaut Uruburu abadiñarra izango dira gure ordezkariak. Miren Amuriza sailkatuta dago dagoeneko, eta Eneko Abasolo \'Abarkas\' ere aukera askogaz dago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!