Joan zen astean garaipen bi lortu ondoren, zapatuan Tretoko lasterketa irabazi zuen Hirumet taldeko txirrindulariak. Domekan, aldiz, Ermuan bigarren amaitu zuen eta Xabier Garcia elorriarra hirugarren geratu zen.
Joan zen astean garaipen bi lortu ondoren, zapatuan Tretoko lasterketa irabazi zuen Hirumet taldeko txirrindulariak. Domekan, aldiz, Ermuan bigarren amaitu zuen eta Xabier Garcia elorriarra hirugarren geratu zen.
Sasoi betean ekin dio Egoitz Murgoitio abadiñarrak ziklo kros denboraldiari. Joan zen asteburuan garaipen bi lortu ondoren, asteburu honetan ere podiumera igo da parte hartu duen lasterketa bietan. Zapatuan, Kantabriako Treto herrian, irabazi egin zuen. Lehenengo hiru itzulietan Jose Antonio Díaz Arriola Castroko txirrindulariaren erritmoari eutsi zion, bera aurrean ipini eta ihes egitea lortu zuen arte. Handik aurrera, indarrak neurtu eta abantailari eutsi zion. Diaz Arriola helmugaratu zen bigarren (41 segundora) eta Isaac Suarez hirugarren (46 segundora).Xabier Garcia taldekideak seigarren amaitu zuen eta Daniel Ruizek 23 urtez azpiko lasterketan nagusitu zen.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8415/2.jpg[/img] Domekan Ermuan korritutako lasterketan bigarren geratu zen Murgoitio Javier Ruiz de Larrinagaren atzetik, euriak erabat lokaztutako zirkuituan. Murgoitiok hasieratik erritmo bizia ezarri zuen lasterketa hautsi nahian. Bakarrik alde egin bai, baina ezin zuen Larrinaga gehiegi aldendu. Azkenengo itzulian Larrinagak hamaa segundoko aldea jan zion eta sprintean nagusitu zitzaion.
Garciaren lehenengo podiuma
Xabier Garciak hirugarren amaitu eta elite mailako lehenengo podiuma lortu zuen. Sprintean Unai Yusi nagusitu zitzaion: \"Ilusio handia egin dit. Karrantzan ere irabazi nion arren, Yusi irabaztea ez da erraza. Gainera gaurkoak balio handiagoa du podiuma zegoelako jokoan. Maila honi eustea eta apurka hobetzen joatea espero dut\", adierazi du elorriarrak.
23 urtez azpikoan Daniel Ruizek beste behin erakutsi zuen denboraldi hasiera honetan inor baino gehiago dela.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8415/1.jpg[/img]