Hurrengo jardunaldia urriaren 13an da eta Bereikua iurretarra lehiatuko da.
Atxondoko pilotalekuan XXV. Cafés Baqué Txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zuten asteazkenean. Gazteetan Irusta gernikarra 22-17 kanporatu zuen Bilbao lemoarra. Larunbe galdakoztarrak beste hainbeste egin zuen Izurieta barakaldarrarekin (22-4).
Kadeteetan Ibarrondo arrandarrak 18-6 irabazi zion Urdulizko Fullaondori. Gonzalez usansoloarrak ere aurrera egitea lortu zuen Albizu markinarra 18-10 menderatuta.
Hurrengo jardunaldia datorren asteazkenean jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, Abadiñoko pilotalekuan. Kadeteetan
Bereikua iurretarra orain arteko lan onari jarraipena ematen saiatuko da Garcia arabarraren kontra. Kadeteetako beste norgehiagokan Pujana markinarra eta Ziarrusta dimoztarra lehiatuko dira. Gazte mailan Gomez igorreztarrak Errioxako Estebanen kontra jokatuko du eta Galarza galdakoztarrak Fernandez errioxarraren aurka.