Tabirako Baquék irabazi egin dio Zornotzari

Anboto 2010ko ira. 27a, 09:36

EBA mailako estrainekoan, Tabirako Baquék 78-85 menderatu zuen Zornotza etxetik kanpora.

EBA mailako estrainekoan, Tabirako Baquék 78-85 menderatu zuen Zornotza etxetik kanpora. Emozioz betetako partidua jokatu zuten Zornotzak eta Tabirako Baquék. Partidu osoan zehar batak besteari alderik atera ezinda ibili ziren atsedenaldiko emaitzak erakusten duenez (40-41). Bigarren zatian Zornotzak gora egin zuen eta partidua amaitzeko minutu biren faltan 10 puntugatik irabazten zihoan. Orduan, Tabirakoko jokalari Tirito Igarzak hiruko bi sartu zituen segidan taldea berriro partiduan sartuz. Azkenean, partiduari buelta ematea lortu zuten durangarrek. Tabirako Baquéren partetik Astorkiak 19 puntu sartu zituen; Menikak 18; Arteagak 11 eta Agirrek 9. Zornotzaren partetik Muñozek 25 puntu lortu zituen; Fernandezek 15; Ortiz de Muruak 10 eta Jorgek 9. Emakumeen porrota luzapenean Tabirako Baquék ligako talderik indartsuenetako baten kontra hasi zuen liga eta oso itxura ona eman arren galdu egin zuen luzapenean (51-62). Partidu osoan zehar sei puntukoa izan zen alderik handiena. Tabirako Baqué sendo agertu zen defentsan. Luzapeneko 5 minutuetan Cafés Aitona nagusi agertu zen eta garaipena eskuratu zuen. Tabirakoren partetik N. Maurtuak 9 puntu sartu zituen; Fernandezek 8 eta M. Maurtuak eta Berganzak 5.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!