Albizu markinarrak 18-8 menderatu zuen eguazten arratsaldeko partiduan.
Albizu markinarrak 18-8 menderatu zuen eguazten arratsaldeko partiduan.
Eguazten arratsaldean Promesen Cafés Baqué Pilota Txapelketari zegozkion lau partidu jokatu zituzten Mañariko pilotalekuan. Kadeteetan Albizu markinarrak 18-8 menderatu zuen Martínez atxondarra eta Ibarrondo arrankundiarrak beste hainbeste egin zuen Ortiz mungiarrarekin (18-11).
Gazte mailan Bilbao lemoarrak 22-10 irabazi zion Barakaldoko Domínguezi; Larunbek ere erraz menderatu zuen Atutxa lezamarra (22-9).
Datorren asteko eguenean jokatuko dute hurrengo jardunaldia, 19:00etan, Iurretako pilotalekuan:
Kadeteetan
Calvo (Errioxa) / Bereikua (Iurreta)
González (Errioxa) / Ziarrusta (Dima)
Gazteetan
Esteban (Errioxa) / López (Larrabetzu)
Fernández (Errioxa) / Verela (Lemoa)