Bereikuak irabaziz hasi du Baqué txapelketa

Anboto 2010ko ira. 16a, 08:21

Iurretarrak Garcia barakaldarra menderatu zuen 18-3 emaitzagaz.

Iurretarrak Garcia barakaldarra menderatu zuen 18-3 emaitzagaz. Asteon egindako aurkezpenaren ondoren, jarri da martxan Cafés Baqué pilota txapelketa. Abadiñon jokatu ziren atzo lehen partiduak, eta bertan Bereikua izan zen eskualdeko ordezkari bakarra. Ondo hasi du txapelketa Iurretako kadeteak, 18 eta 3 irabazi zion-eta Barakaldoko Garcíari. Gainontzeko emaitzak honakoak izan ziren: Kadeteetan: Ziarrusta (Dima), 18; Freitas (Arrigorriaga), 3. Jubenilak: Lopez (Larrabetzu), 22; Aurrekoetxea (Bermeo), 11 Aginaga (Ortuella), 14; varela (Lemoa), 22 Hurrengo jardunaldia hilaren 22an jokatuko da Mañarian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hauxe da programatutakoa: Kadeteak:Jubenilak: Bilbao (Lemoa) vs Dominguez (Barakaldo). Larunbe (Galdakao) vs Atutxa (Lezama)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!