Iaz Durangon izandako arrakasta ikusita, AIKO taldeak beste herri bitara zabaldu du bere eskaintza.
Iaz Durangon izandako arrakasta ikusita, AIKO taldeak beste herri bitara zabaldu du bere eskaintza.
Modu atsegin eta naturalean dantza egiteko elkargune izan zen joan zen ikasturtean Durangoko Plateruena; AIKO taldearen dantzaldi ibiltarien Durangaldeko lehenengo plaza izan da Plateruena. Ekimenak izan duen harrera beroa ikusita (80 lagun batu dira astero), eskualdeko beste bi herritara zabalduko dute eskaintza.
[imgd]http://www.anboto.org/images/8100/8136/1.jpg[/imgd] Dantza tradizionalak ikasteko \"beste era bat\" da AIKO taldeak dakarrena: irakasleen berbetan, \"dantza eskola edo akademietako zorroztasunik barik, gozatuz ikastea eta ikasiz gozatzea\" da saioak gidatzen dituen filosofia. Era natural, lasai eta dibertigarrian, balsa, pasodoblea, jota edo soka-dantza lakoak dantzatzen ikastea da proposamena.
Izena eman aurretik proba egin gura dutenentzako saioa izan zuten martitzenean Plateruenean, eta irail amaieran (27an eta 28an) egingo dituzte esperientzia lehenengoz hartuko duten Berriz eta Elorrioko aurkezpenak.
Durangoko ikastaroaren datak badaude dagoeneko zehaztuta: urritik ekainera, eguaztenetan batuko dira dantzazaleak Durangoko Plateruenean: ikastaroan lehenengoz parte hartzen dutenek 18:30etik 20:00etara izango dituzte hasiera ikastaroak eta iaz jardun zutenek 20:00etatik 21:20ra jarraipenekoak.