'Musikagaztetxeroa' disko berrirako grabazioak egin dituzte Atxondon

Anboto 2010ko ira. 3a, 11:23

Durangaldeko eta Arratiako 17 musika taldek parte hartu dute.

Abesti bana grabatu zuten joan zen asteko martitzen eta eguenean Atxondoko Gaztetxean, Musikagaztetxeroa izeneko ekimenean parte hartu duten Durangaldeko eta Arratiako 17 musika taldek. Eskualde biotako musika taldeen eta gazte asanbladen koordinadoraren arteko truke moduan aurkeztu dute ekimena: disko batean parte hartzeko aukera eskaintzen die Gaztetxeen koordinadorak musika taldeei, eta \"trukean\" koordinadorak azarorako Durangon antolatuko duen kontzertu-maratoian parte hartuko dute taldeek. Hain zuzen ere, taldekideak Durangaldekoak edo Arratiakoak izatea, grabatutako kanta euskaraz izatea eta taldeak azaroan egingo duten maratoian parte hartzea dira antolatzaileek ipini dituzten baldintzak. Estilo eta era guztietako musikak izan dira ekimenean ondo etorriak. Talde hauek parte hartu dute grabaketan: · MIDNIGHT CREW · THE STRIKES · BIDEAN GALDUTA · TRASTORNO · DALTONDARRAK · LITTLE JOHN AND THE HOWLING DIABRUS · SHOCK – ASALTO · BEK · LARREGI · JAIK · OLD GLORIES · HARRIKADA · PIXONTXIS · KRUDERS · KILAUEA · ARMY ARMA · DESPERDIZIO
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!