Nagusientzako Zarzuela Elorrion

Anboto 2010ko abu. 30a, 10:54

Irailaren 10ean izango da ekitaldia, Arriola Kultur Aretoan.

Irailaren 10ean izango da ekitaldia, Arriola Kultur Aretoan. Durangoko Amankomunazgoaren Dinamizazio Sailak, Elorrioko Arriola Kultur Aretoaren laguntzagaz, urteera bat antolatu du Abadiño, Atxondo, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko nagusientzat, \"El Huésped del Sevillano\" Zarzuela ikusteko aukeragaz. Ekitaldi hau irailaren 10ean izango da, gaueko 21:00etan Elorrioko Arriola Kultur Aretoan. Sarrerak 5 eurotan ipini dituzte, antolatzaileek azaldu dutenez. Informazio gehiago: 94.620.18.60 telefonoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!