Musika taldeen eta gazte asanbladen koordinadoraren arteko truke moduan planteatzen dute.
Durangaldeko eta Lemoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladek ekimen berria antolatu dute, \'Musikagaztetxeroa\' izenekoa. Musika taldeen eta asanbladen koordinadoraren arteko truke moduan planteatzen dute.
\"Musika taldeak inposatutako jendarte ereduaren kontra agertzeko tresna\" izan direla azaldu dute antolatzaileek. Gaur egun dituzten arazoei aurre egin asmoz, Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak laguntza eskaintzen die taldeei, trukean. Disko batean parte hartzeko aukera ematen diete taldeei, baina bueltan kontzertu bat eskainiko dute Koordinadorak azaroan antolatuko duen kontzertu-maratoian.
Musika estilo eta sormen guztiak onartzen dituela azaldu dute. Baldintzak ere ipini dituzte: taldeko kideak Durangaldekoak edo Arratiakoak izan behar dira, grabatu beharreko abestia derrigor izan behar da euskaraz, eta taldeak kontzertua eskaini beharko du azaroan Durangon antolatuko den maratoian.
Uzatailaren 30a da proiektuan izena emateko azken eguna, eta musikagaztetxeroa@gmail.com helbidera bidali behar dira datuak.