Uriartek eta Aldapek irabazi dute Euskadiko eskuz binakako elitea

Anboto 2010ko uzt. 12a, 09:49

Zumarragan jokatutako finalean Rober Uriarte abadiñarrak eta Andoni Aldape mallabiarrak 22-14 menderatu zituzten Azpiri eta Diez.

Zumarragan jokatutako finalean Rober Uriarte abadiñarrak eta Andoni Aldape mallabiarrak 22-14 menderatu zituzten Azpiri eta Diez. 52 minutuko partiduan 498 pilotakada jo zituzten. Partiduko lehenengo zatian galtzaileak hobeto aritu eta 5-10 aurreratu ziren. Uriarte ezinean ibili zen hasieran eta Aldapek eutsi zion partiduari. Partidu erditik aurrera abadiñarrak bere maila atera zuen eta tanto ilara luzea lortu zuten (19-11) partidua erabakita utziz. Hirugarren eta laugarren posturako Elezkanok eta Landaburuk 22-14 menderatu zituzten Andreu (Larrañagaren ordez jokatu zuen) eta Irureta. Partidu bien artean Zumarragako Udalak herriko pilotari Jose Luiz Idiakez \'Untxo\' omendu zuen. 1970 eta 1971an Gipuzkoako Herriarteko txapelketak irabazi zituen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!