Finala gaur jokatuko dute, Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Zumarragako pilota txapelketako finalistak erabakita daude, eta Rober Uriarte abadiñarrak eta Andoni Aldape mallabitarrak osatzen dute finaleko bikoteetako bat.
Aurrez aurre izango dituzte Igor Azpiri elorriarra eta Diez. Finala gaur jokatuko dute, Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Finalerdietan Uriartek eta Aldapek 22-16 menderatu zituzten Elezkano eta Landaburu. Uriartek ederto mugitu zuen pilota, eta bera izan zen lauretan onena. Bigarren finalerdian Azpiri eta Diezek 22-16 kanporatu zituzten Larrañaga eta Irureta. Azpirik pilotari abiadura ezarri zion, eta aurrean asmatu egin zuen.