Eskualdeko hiru pilotari sailkatu dira Zumarragako finalerako

Anboto 2010ko uzt. 5a, 12:33

Rober Uriarte abadiñarrak eta Andoni Aldape mallabiarrak osatzen dute finaleko bikote bat. Aurrez aurre izango dituzte Igor Azpiri elorriarra eta Diez.

Rober Uriarte abadiñarrak eta Andoni Aldape mallabiarrak osatzen dute finaleko bikote bat. Aurrez aurre izango dituzte Igor Azpiri elorriarra eta Diez. Finalerdietan Uriartek eta Aldapek 22-16 menderatu zituzten Elezkano eta Landaburu. Rober Uriartek ederto mugitu zuen pilota eta bera izan zen lauretan onena. Bigarren finalerdian Azpiri eta Diezek 22-16 kanporatu zituzten Larrañaga eta Irureta. Azpirik pilotari abiadura ezarri zion eta aurrean asmatu egin zuen. Finala uztailaren 9an jokatuko dute Zumarragako Beloki pilotalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!