Eskualdeko lau pilotari finaleko postu bila Zumarragan

Anboto 2010ko uzt. 3a, 11:00

Rober Uriarte Oizpe txapelketa irabazita dator. Berasaluzeri kontratua ez berritzea ere hizpide izan du abadiñarrak.

Rober Uriarte Oizpe txapelketa irabazita dator. Zumarragako Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar, eta Durangaldeko lau pilotari ibiliko dira lehian. Rober Uriarte abadiñarrak eta Andoni Aldape mallabitarrak osatutako bikoteak Elezkano zaratamarrak eta Jon Landaburu elorriarrak osatutakoaren kontra jokatuko du. Bigarren finalerdian, Igor Azpiri elorriarrak, Diezekin bikotea osatuz, Larrañaga eta Irureta izango ditu aurrez aurre. Azpirik eta Diezek domekan eskuratu zuten finalerdietarako txartela, Ollo eta Gorrotxategi 22-19 menderatuta. Diez portugaletetarrak seguru jokatu zuen, eta Azpirik tantoa amaitzen asmatu zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!