Berriztarrari ez diote kontratua luzatu, eta martitzenean Mungian jokatu zuen azken neurketa.
Berriztarrari ez diote kontratua luzatu, eta martitzenean Mungian jokatu zuen azken neurketa.
Ez du gehiago Asperen kamiseta jantziko Berasaluze IX.k, bost urteko kontratua amaitu ostean ez diotelako berritu. Mungian izan zen martitzeneko partidua; Martinez de Eulategaz batera Aritz Lasa eta Goñiren aurka galdu zuen berriztarrak, 22-6.
Bost urte hauetan 273 partidu jokatu ditu berriztarrak, baita tituluak irabazi ere: Bigarren mailako buruz-burukoa eta binakakoa irabazi ditu. Sake biziagatik bereizi izan da, eta hainbat estelarretan ere parte hartu du, batez ere uda partekoetan.